收聽Ruper Ordorika的Hamabostean Behin歌詞歌曲

Hamabostean Behin

Ruper Ordorika2009年5月26日

Hamabostean Behin 歌詞

Hamabostean Behin - Ruper Ordorika

Etxetik gutxitan irten arren

 

Jon trollope hamabostean behin

 

Abiatzen da labanderiara

 

Etxesail pare bat zeharkatu ditu

 

Ta hango kaleak beltzagoak dira

 

Eta disdiratsuagoak

 

Posta zentraletik ezkerretara jo

 

Denda greziarrak billarra eta hospitalea

 

Hori hospitalea

 

Usai exotikoak tabernetatik

 

Eskinatik iragaitean konturatu da

 

Inork bgiratu ere ez diola

 

Inork begiratu ez diola inork begiratu ez

 

Txanponik bai ugazabari galdegin

 

Diru zikinik gabe nora joango ginduzkean ba

 

Horra erantzuna

 

Labadora martxan ezarri

 

Errebistarik ekarri ez duenez leihotik begira zai

 

Espaloi lerroari jarraitzen dio

 

Etxalderako bidea buruz ikasia

 

Hamabostean behin

 

Etxeko egongela du buruan

 

Bazter oro ditu ezagun eta hura

 

Beti gogoan ageri zaion parajea

 

Beti ageri parajea beti parajea

 

Egongela hartan zenbat alditan

 

Gordeko du jon trollope gureak

 

Bere betiko paseoaren oroimina

 

 

Paseoaren oroimina oroimina